XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako HBko ordezkari eta karguak asanbladen subiranotasunaren alde.

DONOSTIA (EGIN).

- Joan den igandean Hernanin bildu ziren Gipuzkoako HBko asanbladen ordezkariak eta kargu hautatuak koalizio honetako parlamentariei eman zaizkien suplikatorioen ondoriok aztertzeko.

Batzarre berean Junta Eusle eta asanbladen subiranotasunari bultzada bat eman eta Mahai Nazionala har ditzakeen erabakiak baseak onartu edo ez onartzeko jarrerari eusteko borondatea indartzea erabaki zen.

Eta azkenik bihar igandea, hilak 9, Lemoiz geratzearen alde Mungian eratu diren ekintzetara joateko deia zabaldu zuen.

Lehen puntu bezala beraz, Euskal Herriak sufritzen ari den errepresio egoera salatu zen, egoera hori aztertu ondoren.

Detentzio ugariak, torturaren erabilkera etengabea, kontrolak, manifestazioetarako debekuak, kaleen okupazioa etab., eta azkenik UCD, PSOE, PCE, FN eta CD indarren laguntzarekin koalizio honetako parlamentariei bota zaizkien suplikatorioak, egoera honen ezaugarriak.

Dena den, batzarre ondoan zabaldu zuten komunikatuak dioenez, suplikatorioen auziak ez du egoera gehiegi aldatzen, gure programa baieztatu baizik, ondoren parlamentari horien alde burrukatuko direla gaztigatuz, preso guzien alde burrukatzen ari garen bezalaxe, zein taldetakoa den kontutan hartu gabe.

Gipuzkoako Herri Batasunaren batzarre honek, bestalde, debate prozeso bat esijitzen dio Mahai Nazionalari tresna eta denbora nahikoaz baseak erabaki dezan eta arazo berari jarraiki batzarrean ginen ordezkari eta hautatuok Donostiako HBk emandako linea ontzat ematen dugu, Junta Eusle eta Herri Batasunaren asanbladen subiranotasuna bultzatzeko bidea gure egiten baitugu.

HB indartzearen behar gorria aldarrikatu ondoren eta indartzea eta antolatzea beharrezkoak direla aitortu ondoren torturek, detentzioek, Autonomi Estatutoek, Langile Estatutoek eta hilketak ere ez gaituzte geldiaraziko.